116. zenbakia | Data 2010-06-22 | 129 orria |
LEZOKO UDALA
Apartamentu babestuen udal araudia
Udalbatzarrak, 2010-06-02an egindako ohizko bilkuran, hasiera batez
onartu zuen apartamentu babestuen udal araudia.
Ondoren aipatzen den moduan jendaurrean jartzen dira:
Aztergai dagoen lekua: Gizarte Zerbitzuetako
bulegoetan (Gurutze Santuaren Plaza, z/g) eta www.lezo.net
Aztertzeko eta, hala
balegokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: Hogeita hamar
lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
Erreklamazioak edota
iradokizunak aurkezteko bulegoa: Udaletxeko Erregistro
Nagusian, 8:00tik 13:30ra, astelehenetik ostiralera.
Jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik
jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu gabe.
Denek jakin dezaten ematen da argitara iragarki hau eta ondoko legea
kontuan hartu da: Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49.
artikulua.
Lezo, 2010eko ekainaren 14a.—Haritz Salaberria, Alkatea.
(1292) (7402)