Kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du Orratx! Txiki antzerki taldeak.
HAUR ETA GAZTEEN EMANALDIAK
EKAINAREN 18AN, LARUNBATA:
- 11:00etan (Txikiak) – “Txanagorritxo modernoak”
Denok dakigu nor diren Txanogorritxo, otsoa eta amona. Baina … Txanogorritxu otsoa baino azkarragoa izan daiteke. Eta, Otsoak agian otso ona izaten ikasi nahi du. Aurkezten dizuegun istorioa gure modura kontatuko dizuegu, gaurkotuta eta modu oso dibertigarri batean.
- 11:30ean (Ertainak) – “Gezurrak”
Gezur mota asko daude munduan! Guk hauetako batzuk bildu eta aztertu ditugu, zuei modu original batean azaltzeko. Baina, aizue! Gure helburua ez da zuek gezurti profesionalak bihurtzea eh! Edo, bai? Gezurtzen ariko gara?
- 12:15ean (Nagusiak) – “Kutsidazu bidea, Peio!”
Rozio Oiartzungo baserri batera doa udako hilabete bat pasatzera. Helburua egunorokotasunetik deskonektatu, euskara ikasi eta jende berria ezagutzea izango da. Euskara eskoletan Rachel, neska amerikar bat, sor Maria Ausiliadora, Iñaki psikologoa, Jon harakina eta Agurtzane euskara irakaslearekin topatuko da. Bizilekua, aldiz, Iriarte baserria izango du, amama Marijose, aitona Josemari eta Peiorekin. Bere bihotzeko Peio…
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.