Herri baratzen ikastaroetako edukiak sarean

Og, 2013-02-07 13:41

Lezoko herri baratzak martxan daude jadanik. Astelehenean, otsailaren 4ean, inauguratu zituzten Ainhoa Zabalo Lezoko alkatea, Eneko Lartige ingurumen zinegotzia, Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Mikel Insausti Kutxa Ekoguneko zuzendariak.Baratze horietan, lezoarrek barazkiak era ekologikoan egiteko aukera izango dute.

Baratzegintza ekologikoan lehen pausuak emateko, herritarrek ikastaro batean parte hartu dute. Bertan, baratzazaintza ekologikoari buruzko informazio orokorra, konposta zer den eta nola egiten den, landareei eta lanabesei buruzko ezagutza eta baratzazaintzan hasteko lehen pausuak zein diren azaldu zitzaien, besteak beste. Baratzazaintzari buruzko ikastaroko edukiak eskuratzeko, klikatu bertan.