Otsailaren 4an Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera
Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak, hitzaldia eskainiko du datorren otsailaren 4an Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.
Berrogeita bost minutuko iraupena izango du –azkeneko hamarretan partehartzaileek galderak egiteko aukera izango dute–, eta lau zati hauek izango ditu:
- Sarrera: zer da osasuna ikuspegi natural batetik? zer egin dezakegu bakoitzak osasuna hobetzeko?
- Nola eragiten du bizkar hezurrak gure osasunean?
- Kiropraktika. nola lagun gaitzake kiropraktikak?
- Bideo labur bat eta galdeketa txanda
Hitzaldira joan nahi duzuen guztiok 943 441687 telefono zenbakira deitu behar dute. Hitzaldia doakoa da.