19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan
Udaleko Kultura sailak deituta, datorren martxoaren 18an, asteartea, Festa Batzordea egingo da Kultura Aretoan, 19:30etatik aurrera. Bertara herriko kultur eragile guztiak daude gonbidatuta.
Gai-zerrendak lau puntu hauek jasotzen ditu:
- Aurreko aktaren onarpena.
- Inauterien balantzea.
- Mendekosteen prestaketa.
- Norberak lekarkeena.
Kultura sailetik, elkarteei proposamenak udaletxean erregistratzeko eskaera luzatu dute. Bihar, martxoak 14, da azkeneko eguna.