Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna arazoaren 28a da, 13:30ak arte
Udalak San Tomas egunean salmenta postuak jartzeko arauen berri eman nahi du. Postuak Saldise plazan jarriko dira, abenduaren 21eko 14:30ak arte, estalkirik gabe dagoen zatian. Postuak jartzeko eskaerak Udaleko Erregistroaren bulegoetan aurkeztu behar dira, eta azkeneko eguna azaroaren 28a da. Ordutegi honetan aurkeztu behar dira: 8:00etatik 13:30etara.
Baldintza hauek bete behar dira:
- San Tomas azokan bakarrik bertoko produktuetako jaki postuak jarriko dira.
- Ekonomia jardueren gaineko zergan alta egitea.
- Gizarte Segurantza alta egitea.
- Higiene eta ogasun baldintzak betetzea.
- Elikagai-erabiltzearen agiria edukitzea.
- Udalaren baimena izatea.
Gainontzeko informazioa –eskaerak eta dokumentazioa; postu kopurua, lekua eta ordutegia; baimenak, eta betebeharrak– lotura honetan kontsulta daitezke.