Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian
Datorren ostegunean, maiatzak 26, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuraren akta eta martxoaren 17ko, apirilaren 4ko eta maiatzaren 13ko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea.
- Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuren ordutegia aldatzeko proposamena.
- Oarsoaldean eta Euskal Fondoan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena.
- Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko onartzeko diktamina.
- Lankidetza Hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko onartzeko diktamina.
- 2016. urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda aldatzeko diktamina.
- Ingurumen Teknikari postuaren funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena.
- AOU 34 Salvako hiri antolaketarako plan bereziaren behin betiko onarpena emateko diktamina.
- 3 Poligonoko 31 lursaila soberako lursail aitortzeko diktamina.
- Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
- Kontuhartzailearen txostenak.
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Asilo eskatzaileen ingurukoa.
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Diru sarrerak bermatzeko errenta eta diru sarrerak bermatzeko laguntzen ingurukoa.
- EHBILDU udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: Elkarbizitza sustatzekoa.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak
- Ekainaren 26ko Estatuko Gorte Nagusietako hauteskundeetan hautets mahaietan egongo direnen zozketa.
- Galde eskaerak.