Bigarren eskuko azoka

Ig, 2013-02-03 13:28

Otsailaren 2an izango da azoka Karlos Saldise Plazan goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.Larunbatean Saldise plazara gerturatzen denak,  denetarik erosteko aukera izango du: liburuak, diskak, antigoaleko gauzak, bitxiak, arropa, zapatak, jolasak…

Lezoarrek produktuak erosteko aukeraz gain, jada erabiltzen ez dituzten objetu erabiliak saltzeko aukera ere izango dute.

Postua jartzeko baimena eskuratzeko nahikoa izango da udaletxeko 943-524650 zenbakira deitu eta datuak ematea. Dakizuenez postua jartzea guztiz doakoa da.

Lezon ez ezik, Errenterian ere izango duzue 2. eskuko azokaz gozatzeko aukera hileko hirugarren igandean.

Gogoratu zuk behar ez dituzun objetuak beste norbaitentzako baliagarriak izan daitezkeela. Anima zaitez parte hartzera!

Arloa edo saila