Adjudikaziodunen behin behineko zerrenda

Ig, 2013-01-06 11:50

Baratzen esleipenerako zozketa egin ondoren, adjudikaziodunen behin behineko zerrenda eta itxaron zerrenda publikatu dira.

Bi zerrendetariko batean dauden pertsonek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 28a bitarte. Behin behineko adjudikazioadunek uko egiteko aukera dute. Kasu honetan uko egitea idatziz aurkeztu beharko dute Informazio Bulegoan. Horretarako azken eguna abenduak 28 izango da.

Behin behineko adjudikaziodunak behin betiko bihurtuko dira ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatutakoan.

Bai esleipendunek, bai itxaron zerrendan geratu direnek, parte hartu beharko dute 2013ko urtarrilean zehar egingo diren ikastaroetan. Euskaraz nahiz gazteleraz egingo dira ikastaroak, hurrengo egutegiaren arabera:

Euskaraz:

  • Egunak: urtarrilak 15,16,17
  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Gezala Auditoriuma (Lezo)


Gazteleraz:

  • Egunak: urtarrilak 22,23,24
  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Gezala Auditoriuma (Lezo)


Iragarkia ikusi
Behin behineko adjudikaziodunen zerrenda ikusi

Arloa edo saila