Gai-zerrendak zortzi puntu jasotzen ditu
Bihar, irailak 24, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko ekainaren 13ko, uztailaren 16ko eta uztailaren 30eko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea.
- Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa: Errefuxiatuen Krisi Humanitarioaren inguruan.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruzkoa.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Askapenari buruzkoa.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Europako Herrialdeetarako inmigrazio fluxuari buruzkoa.
- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Euskal Herriko emakumeen mundu martxaren ingurukoa.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostena.
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila