AZKEN ASTEKO GERTAKARIEN INGURUAN LEZOKO UDALAK ADIERAZPENA EGIN DU

La, 2025-05-31 17:09

Aste honetan margoketak agertu dira Lezoko udaletxeko eraikinean eta herriko beste lekuetan.

Egoera bideratzeko helburuarekin, lehen unetik Lezoko Udalak bere eskura dituen baliabide guztiak jarri ditu gaia aztertzeko eta aholkularitza zein bitartekaritza zerbitzuak martxan jarri dira. Erreparazioaren eta elkarbizitzaren onerako, gaiak arduraz eta zentzuz aritzea eskatzen du, horretarako beharrezkoa den zuhurtzia eta denborak errespetatuz.

Lezoko Udalak berriz ere azpimarratu nahi du berdintasunarekiko eta bizikidetzarekiko duen konpromiso sendoa. Gure herria elkar-zaintzan eta errespetuan oinarritutako gizarte bat izatea da helburua, eta bide horretan lanean jarraituko dugu.

Arloa edo saila