ALTZATE IGERILEKUA ITXIRIK MANTENTZE LANAK DIRELA ETA

Al, 2024-09-09 15:15

Gaur hasi eta irailaren 22ra arte, Altzate igerilekua itxita egongo da mantentze lanak direla eta.

Udako denboraldia amaitu berri da eta Altzate igerilekuan mantentze-lanak egiteko ordua iritsi da. Hainbat lan egingo dira, hala nola, ontzia hustutzea, garbitzea, azpiegituran konponketa txikiak egitea eta barne-kontroleko automatak aldatzea.

Mantentze-lan horiek gaurtik, irailaren 9tik, hilaren 22ra arte iraungo dute, egun hori barne, eta igerilekua itxita egotea eragingo dute. Hala ere, igerilekua erabiltzen jarraitu nahi duten eta Altzateko abonatuak diren erabiltzaileek igeriketa praktikatzen jarraitzeko aukera izango dute Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.