ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

Or, 2024-09-06 11:03

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina. 

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala. Izena emateko  epea irailaren 23ra artekoa izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak... eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. ​

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, www.oarsoarrak.eus webgunean dagoen izena  emateko formularioa bete beharko da. Saioak urriaren 4an hasiko dira.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

Arloa edo saila