Datorren azaroaren 20an, Lezok bat egingo du Haur zein Nerabeen Eskubideen aldarrikapenarekin

Og, 2020-11-19 13:05

Hilaren 20an ospatuko den Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak kartel bat jarriko du udaletxeko balkoian, egunari ikusgaitasuna emateko eta haien eskubideak balioan jartzeko.

Datorren azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu mailan. Jakina dugu gaur egungo haur eta nerabeak guztion oraina eta etorkizuna direla eta ildo horretan, gehiengoaren ongizatea nabarmen hobetu den arren, oraindik badira egoera edota bizi baldintza gogorretan bizi direnak ere eta Covid-19ak eragindako krisialdiak egoera gogor horiek okertu besterik ez ditu egin.

Eta hain zuzen, horregatik, munduko haur zein nerabe guztien ongizatea eta eskubideak bermatuak izan daitezen, aurten ere Lezoko Udalak ospakizunarekin bat egin du. Horri lotuta, azaroaren 20an kartel bat zintzilikatuko du udaletxeko balkoian horrela, haur eta nerabeen orainarekin zein etorkizunarekin Udalak duen konpromisoa berretsiz, inor ez dadin atzean gelditu.

Arloa edo saila