Tomas Garbizu Musika Eskolako eskailerak konpontzeko lanak martxan dira.
Eurite handiek eskaileretatik ura sartzea eragiten zuten. Eskaileren narriaduraren ondorioz, eraikin barruko instalazioetan hezetasuna eta itoginak azaldu ziren. Aste honetan hasi dira kaltetutako eremuen erabilera egokia eta egoera ona bermatzeko lanak.
Musika eskola inguratzen duten eskailerak konpontzeko, eskailerak eraitsi, azpitik iragazgaizte-sistema berri bat jarri eta berriro mailak eraikiko dituzte, kalteak errotik ezabatu eta uraren sartzea eragozteko.
Bi asteko iraupeneko aurreikuspena dute lan hauek eta aurrekontua 39.814,00 €-koa da (+BEZ).
Arloa edo saila