IKASTURTE BERRIA HASTERA DOA LEZOKO UDAL LUDOTEKAN

Ar, 2024-09-24 15:09

Datorren urriaren 1ean ikasturte berria hasiko da Lezoko udal ludotekan. Aipatu egunetik 2025eko maiatza amaiera arte bertan matrikulatzen diren, 4-12 urte bitarteko haurrek astean zehar ludotekara joateko aukera izango dute.

Ludoteka zabalik egongo da 16:30etik 19:30era arte eta ordutegi horren barruan edozein unetan hurbildu daitezke haurrak beren komenentziaren baitan.
Ikasturte honetan aurreko urteko berrikuntzak mantentzen ditu ludotekak. Alde batetik, matrikularen ordainketari dagokionez 2 modalitate izango dira: ikasturte osoko matrikula (40 euro) eta hiru hilekoa (18 euro). Bigarren modalitate honetan hiru hilabete kontatuko dira ordainketa egiten den egunetik hasita. Bestetik, hizkuntza errefortzuaren lanketa esplizitua egingo da eta ahozkotasunari arreta berezia jarriko zaio.  Hori guztia parte hartzean oinarritutako metodologia erabiliz eta ludikotasuna ardatz izanik. Aukera paregabea jolastuz euskara aberasteko.

Izen-emateko epea irekia dago jada eta egiteko moduak hauek dira:

  • On line: HEMEN SAKATU
  • Ludotekan (Hipolito Gezala, 16:30-19:30)
  • Lezoko Udaleko Euskara-Kultura sailaren bulegoan (Donibane kalea 2, 8:30-13:30).
Arloa edo saila