Furgobaratza Lezon izango da aste honetan

Ar, 2023-06-20 12:13

Ekainaren 22an gaixotasun eta izurriei buruzko gomendioak emango dituzte.

Furgobaratzak urteko bigarren bisita egingo du Lezora. Hala, ekainaren 22an, gaixotasun eta izurrei buruzko gomendioak emateko saioa antolatu da Lezoko Baratze Parkean 18:00etatik 19:30 bitarte.

Kutxa Fundazioak antolatzen duen ekimen honetan, baratzean ditugun arazoei nola aurre egin eta horretarako zein produktu erabili ahal ditugun ikasiko dugu.

Ekimena herritar guztiei irekita dago, ez bakarrik Baratze parkeko erabiltzaileei.

Baratze Parkea 59 partzelez osatua dago. Baratze bat eskuratzeko interesa duenak, eskaera egin behar du Lezoko Udaleko Informazio bulegoan.

Baldintzen artean, Lezon erroldatua egotea eta Udalarekin zorrik ez edukitzea eskatzen da. Baratzak autokontsumorako direla gogorarazi nahi du Udalak eta ekologikoan landu egin behar direla.

Arloa edo saila