Lopeneko auzo-konposta gune berriaren lanak hasi dira

Or, 2024-02-16 15:57

Lopene plazarako sarreran egongo da.

Lezoko Udalak 2023ko abenduaren 12an auzo-konposta gunearen kokalekuari buruzko bilera egin zuen Lopene auzoko bizilagunekin,  ekarpenak jasotzeko eta sor zitezkeen zalantzak argitzeko helburuarekin.

Udalak auzo-konpostaren aldeko jarrera argia agertu zuen bileran, sinesten duelako hori dela hondakinen kudeaketa egokia egiteko moduetako bat, eta bizilagunei hondakin organikoak modu horretan kudeatzeko aukera bermatu behar zaielako. Bertaratutako bizilagunen iritziak ere bat egin zuen ikuspegi horrekin.

Bilera horretan, hain zuzen, kokaleku berria  adostu zen bertaratutako bizilagunen eta udalaren artean. Beraz, hartutako erabakiari jarraiki, auzo-konposta gunea ondorengo kokalekuan jarriko dela jakinarazten da: Lopene plazarako sarreran, lehen ekarpen-gunea kokatuta zegoen eremuan.

Gaur hasi dira bertan lanak egiten, konposta-gunea lehenbailehen martxan hasi dadin.

Arloa edo saila