Markesane Parkean erortzear zegoen zuhaitz bat bota da

Or, 2023-11-03 15:24

Lanak datorren astean amaitzea aurreikusten da.

Azken orduetako haize bortitzagatik eta bihar haizearengatik ere iragarrita dagoen alerta laranja dela eta, herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Lezoko Udalak Markesane Parkean zegoen zuhaitz bat bota du gaur arratsaldean.

Bart gaueko haizeteek zuhaitza asko mugitu egin dute eta erortzeko arriskuan zegoen.

Eremua hesitu egin da eta ezingo da barrura sartu datozen egunetan. Lanek udal mobiliarioan ere kalteak eragin dituztela jakinarazten da.

Lanak asteburuan eta datorren astean zehar amaitzea aurreikusten da. Hori dela eta, eremua itxita egongo da lanak amaitu arte. Barkatu eragozpenak.

Arloa edo saila