Herri eskolako patiora gerturatuko dira 3 Errege Magoak.
Pandemiaren egoeragatik eta jende pilaketak saihestearren, aurten ere ez da Kabalgatarik egingo urtarrilaren 5ean.
Hala ere, iaz egin zen bezala, 3 Errege Magoak Lezoko Herri Eskolako patioan izango dira bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera.
Segurtasun, distantzia eta osasun neurri guztiak bermatuko dira, haurrek urteko egun eta gau magikoena gozatzeko aukera izan dezaten.