KANTATZEA ATSEGIN DUZU?

Az, 2024-09-25 14:30

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak aditzera ematen du ikasturte berria hasi duela “Sutargi” Abesbatzak.

Kantatzea gustatzen zaion edonor gonbidatzen dugu, eta inolako konplexurik gabe partehartzera etor dadin dei egiten diogu.

Sutargi ABESBATZA, koru amateurra da eta bere helburu bakarra kantuan ondo pasatzea da. Musika Eskolako ikasleen guraso eta eskualdeko beste zenbait kantu zaleren artean osatua da, elkarrekin eta lagunartean aisialdi atsegina kantuan gozatzeko.

Urtean zehar askotariko jarduerak burutzen dituzte.

Entseguak

  • Egunak: Astelehenetan eta ostegunetan
  • Ordua: 19:30ean
  • Tokia: Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolan.

Ez dago solfeoa jakin beharrik!

Arloa edo saila