Footcab mahaiak jarri dira herrian

Or, 2023-03-10 13:53

Mahai teniseko mahai bat berritu eta beste bat erosi da.

Lezoarren artean bizitza aktiboa sustatzeko apustuarekin jarraitzen du Lezoko Udalak. Horretarako, adin guztietarako jarduera ezberdinak programatuta daude.

Irlentz Ortega Kirol zinegotziak adierazi duenez, “lezoarrengan bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzeko eta kalean eskuragarri dagoen ekipamendua hobetzeko lanean jarraitzen dugu. Jendea mahai tenisean jolastera hurbiltzen ari zela ikusi genuen, hori dela eta, hondatutako mahai bat berritu eta beste bat jarri dugu Lezon”.

Era honetan, kiroldegian bat jarri da eta bestea Altamiran, harrera-etxearen ondoan.

Footcab mahaiak
Berrikuntza gisa, Footcab-eko bi mahaitan inbertsioa egin da. Oso modalitate dibertigarria da, oinekin eta buruarekin ping-pong antzean, baloi batekin jolastea da.
Mahai horietako bat Altamiran jarri da eta bigarrena Lopene plazan.

Kirol batekin edo edozein jarduerarekin, helburua “muitzea” da, eta ez geldirik geratzea… MUITTU!; gozamena bilatu eta bizimodu osasungarria sustatu.

Arloa edo saila