MUSIKA ESKOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO KONTZERTUAK EKAINAREN 4TIK 21ERA

Ar, 2025-06-03 18:55

Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da eta Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak ikasturte amaierako emanaldiak antolatu ditu ekainaren 4tik ekainaren 21era bitarte. 

Urtero moduan, ikasturteari amaiera emateko, ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko asmoarekin, kontzertu-audizioz osatutako egitaraua prestatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak. Herritarrei musika gerturatu eta instrumentu zein talde anitzen kontzertuak eskainiko dituzte Lezoko hainbat lekutan.

Hamabi hitzordu antolatu dituzte Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolan eta Gurutze Santuaren Plazan. Horietatik 10 kontzertu-audizioak izango dira eta kontzertu pedagogiko bat ere eskainiko dute ekainaren 5ean. Azken kontzertua ekainaren 21ean izango da, Gurutze Santuaren Plazan, 22:00etan HERRI HARRO IRRI ikuskizuna eskainiko dute.

Ekainak 4, asteazkena

  • 17:00. Gezala Auditoriumean, musika eta mugimendua 1.1eko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 17:45. Gezala Auditoriumean, musika eta mugimendua 1.2ko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 19:00. Gezala Auditoriumean, perkusio ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 5, osteguna

  • 10:30. Gezala Auditoriumean, TGLUMEko ikasleen kontzertu pedagogikoa herriko ikastetxeetako ikasleentzat.
  • 17:30. Gezala Auditoriumean, talde koralen kontzertu-audizioa.

Ekainak 9, astelehena

  • 17:30. Gezala Auditoriumean, saxofoi eta tronpeta ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 18:00. Tomas Garbizu Musika Eskolan, piano ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 10, asteartea

  • 18:30. Gezala Auditoriumean, trikitixa ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 11, asteazkena

  • 18:30. Gezala Auditoriumean, akordeoi eta biolin ikasleen kontzertu-audizioa. Musika eskolako hainbat taldek ere parte hartuko dute.

Ekainak 12, osteguna

  • 18:30. Tomas Garbizu Musika Eskolan, gitarra ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 13, ostirala

  • 17:00. Tomas Garbizu Musika Eskolan, klarinete, txistu eta flauta ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 21, larunbata

  • 22:00. Gurutze Santuaren plazan, Herri harro irri ikuskizuna.

Ikasturte amaierako kontzertuetara herritar guztiak gonbidatu dituzte, musikaz gozatu eta Lezoko musika ikasleen lana ikusteko aukera paregabea izango da. 

Arloa edo saila