Jolasak, tailerrak, pelikulak… antolatuko dira 6-10 urte bitarteko haurrentzat.
Lezoko Ludotekan izena emateko epea ireki da. Bertan, 6-10 urteko haurrek, jolasteko, tailerrak egitekoa, txapelketetan parte hartzeko eta pelikulak ikusteko aukera izango dute.
Ikasturtea urtarrilaren 10ean hasiko da eta amaiera ekainaren 24ean izango da. Ordutegia: 16:30etatik-19:30etara.
30 haurrentzako lekua egongo da eta Lezon erroldatuak egon beharko dute.
Prezioak, salbuespenak eta beherapenak udaleko webgunean argitaratu dira.
COVID-19 protokoloa dela eta, izen emateak on-line egitea eskatzen da: Klikatu hemen.
Bestela, Kultura Saileko bulegoan egiteko aukera dago: 8:30 - 13:30 ordutegian.