Gaurkoa, hilak 27, udazkeneko ipuin-kontaketa zikloko azkena izango da eta 18:15an ospatuko da udal liburutegian.
Azaroaren 27an amaiera emango zaio Lezoko Udal liburutegiak antolatutako udazkeneko ipuin-kontaketa zikloari. Maite Franko izango da zikloa itxiko duen azken ipuin kontalaria eta Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria izeneko ipuina kontatuko die 4 eta 7 urte arteko neska mutilei. Saioa 18:15ean hasiko da.