Peregrino modernoen oporrak

  • Ekitaldi mota
    Ikus-entzunezko emanaldia
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Peregrino modernoen oporrak

Dokumental honek mundo mailako turismoaren gaia jorratzen du, bere ertz historiko, ekonomiko, social eta ideologikoak landuaz. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…) eta autoreak modu sakonago batetik heltzen dio gaiari. Dena dela, dokumentala Indotxinan zentratuta dagoenez (Vietnam, Laos, Kanbodia), penintsula horretako historia hurbilak kontakizuna ardazten du nolabait, “txangozale internazionalen aisia” aitzakia bikain bilakatuz turismoa parte den jendarte eredu ezberdinen kritika eta autokritika gisako hausnarketak helarazteko.

Kapituluka banatzen da obra, eta zazpi atal ditu. Beraietan inor gutxi libratzen da kritiketatik. Jai dute turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek, edo turismo jasangarrian sinesten duten ekologistek. Jai dute, eta horregatik desplazatzen dira beste toki batetara, jai izatea lan-prozesuaren logikaren parte delako, turismoa praktikatzea langile klasearen erreprodukziorako aktibitatea den bezalaxe.

Artefaktu audiobisual hau ezin esan daiteke garapen profesional baten emaitza denik, teknikoki sinplea delako eta ohikoa den formatutik ihesean dabilelako. Ohituta gauden ikus-entzunezkoek eskaintzen duten arinduaren kontrara, lan honek ikusleen tripak mugiaraztea du helburu, horretarako diskurtso abstraktuak erabili behar baditu ere. Narratzailearen ahotsa entzun ahala guztia modu intelektual batean barneratzea helburu duenak alferrik ibiliko da; monologoaren atzean dagoen konplexutasuna sentitzea estrategia hobea suerta daiteke, ez baitugu errealitate bat ezagutu beharrik obra baten emoziora sarbide bat lortzeko; teoriaz baliatzea, hain justu, haratago ezkutatzen den misterioa bizitzeko. Ez gaitezen engaina, proposamen honekin erdibiderako tarte gutxi aurkitzen da, arteari esker arruntak diren iritziengandik ihes egin baikenezake. Irakaspenak ugariak izan daitezke. Adibidez bikotekide ohiarekin ongi konpontzea zer nolako garrantzitsua suerta daitekeen ulertzea, berarekin oporretara Joan zineneko bideoez baliatu eta dokumental batean bere irudia bainujantzitan lau haizetara zabaltzeak bere partetik maitasun ariketa handia baitu atzean.

Iraupena: 70 minutu

Narratzailea eta aktore printzipala: Irati Bollar Zabaleta

Zuzendaria, gidoia, irudiak eta edizioa: Aimar Uribesalgo Urzelai

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Ikus-entzunezko emanaldia
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa

43.319847251852, -1.8979570493072

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.