Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen.
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Oarsoaldea eskualdeko enpresek enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, azaroak 3, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Salto Systems-en, Oiartzunen, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, Gotzon Bernaola, Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia eta Loreto Osa – Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea-.
2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Oarsoaldea Garapen Agentzia, Elikadura Klusterra, Bidasoa Activa, Beterri Buruntza Udala-Andoaingo Udala, GAIA, Tolosaldea Garatzen, Eraikune, AFM, Mugikortasun eta Logistika Klusterra.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Donostialdea, Tolosaldea, Bidasoaldea eta Urola Kostako ETEek 38 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. Hauek dira aipatutako enpresak:
BANTEC CONSULTORES INICIATIVAS EMPRENDEDORAS, S.L.
BASQUE BEER HOUSE S.L.
CARNICAS BIDEA S.L.
CARPINTERIA METALICA ARAMBURU SL
COMUNICACION INTERACTIVA ADIMEDIA SL
CONGELADOS GAROA S.L.
DESGUACES VIDAURRETA SL
EDATALIA DATA SOLUTIONS S.L
FEGEMU, S.A.
HERTELL SOCIEDAD COOPERATIVA
INAK INGENIARITZA, S.L.
IP 21 INGENIERIA DE PROYECTOS SL
IRUDEK 2000 S.L.
IRUMA DISEÑO Y PROYECTOS INDUSTRIALES S.L.
JAI HORNIDURAK S.L.
JAMAI TECHNICAL SERVICES SL
JUAN ALCAIN JAUREGUI S.A.
LASER ORIA SL
MANUFACTURAS HEPYC, S.A.
MAP TRANSPORT S.A
MECANIZADOS ALKAIN SL
MICROCOM SISTEMAS MODULARES SL
MUGABURU S.L.
OTARI INGENIERIA DEL AGUA SL
PRODUCTOS QUIMICOS FM 2005 S.L.
SAN MIGEL GARRAIOAK 1961 S.L
TALLERES CORTES S.L.
TALLERES ZB S.A.
ENRIQUE KELLER SA
SILICONAS SILAM SA
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Aurreko bi deialdietan 437 enpresak parte hartu dute programan, 8,82ko gogobetetzearekin batez beste (10etik). Laguntza 5 langile edo gehiago dituzten ETEei zuzenduta dago.
Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da 2022ko abenduaren 1era arte.
Hazinnovak aholkularitzako 50 ordu eskaintzen ditu, doan, 3 hilean emaitzak eskuratzeko. Horri esker honakoa lortuko duzu: zure enpresaren errentagarritasuna hobetzen, prozesuen efizientzia optimizatzen, gastuak eta entrega-epeak murrizten, taldeko pertsonak motibatzen, zure merkatu-kuota handitzen, bezero-segmentu berriak aurkitzen, zure jabetza intelektuala babesten, produktu edo zerbitzu berriak diseinatzen.
Eta interesa baduzu, bete ezazu eskabidea: https://www.spri.eus/laguntzak/hazinnova/#b5
Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.