Sei eta hamabost urte arteko haur eta gazteei zuzenduta, lanak azaroaren 17-21 bitartean aurkeztu behar dira
Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatuta lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du, 6 eta 15 urte arteko lezoarrentzat edo-eta liburutegiko bazkideentzat.
OrriBakarR liburutegiak antolatzen zituen Jon Garbizu olerki lehiaketa eta Lope Isastikoa ipuin lehiaketa ordezkatzera dator –1994tik 2011ra, hemezortzi edizio antolatu ziren–. Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek orri bakar bateko lanak aurkeztu beharko dituzte, beti ere euskaraz.
Edozein genero literarioko lanak aurkez daitezke: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, eta abar. Eta lanak, azaroaren 17-21 bitartean (biak barne) aurkeztu behar dira Udal Liburutegian.
Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi sari bantuko dira –liburuak erosteko 75 euroko txartelak–. Hauek dira kategoriak:
- A maila: 6 eta 7 urtekoak.
- B maila: 8 eta 9 urtekoak.
- D maila: 10 eta 11 urtekoak.
- E maila: 12 eta 13 urtekoak.
- F maila: 14 eta 15 urtekoak.
Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 12an egingo da, 19:00etan Udal Liburutegian. Jarraian dagoen loturan irakur daitezke gainontzeko oinarriak.