Ipuin kontaketa: KONTAKETA BAT BASAMORTUAN
- Eguna eta ordua
-
- Hizkuntza
-
Euskaraz
- Prezioa
-
Doan
- Lugar
-
Liburutegia
Mikel Susperregi kontalariaren ipuin kontaketa saioa, 4 eta 7 urte arteko haurrentzat.
Mikel Susperregi kontalariaren ipuin kontaketa saioa, 4 eta 7 urte arteko haurrentzat.
Ixabel Agirresarobe kontalariaren eta Mattin marrazkilariaren eskutik ipuin kontaketa saioa, 4 eta 7 urte arteko haurrentzat.
Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko.
Ipuinaren Ordua saioa hasiko da modu birtualean.
Zig eta Zag, zerbaiten bila dabiltzaten bi pertsonaia dira. Jakingurak mugiarazten ditu. Batak sorbaldan pisu astuna darama, horregatik astiro baina etengabe dabil; besteak ez du ezer eramaten, salbu buru gainean daukan kutxatxo bat, non bere bizipen guztiak gordetzen dituen. Bata esperientzia da, bestea, esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak, txirula…. Munduan zehar birak ematen, topo egingo dute eta topaketa horrek hazarazi egingo ditu, bata hustuko da eta bestea beteko da.
LOOPS denboraren igarotzearen jolasa da, bizitzari, jarraipenaren eta ondarearen ideiari kanta bat. Hori guztia, objektu, zuzeneko musika, txotxongilo eta antzezleren bidez azalduta.
Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.
Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.
Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.
Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?
Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da ZuTuberrak. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak...), euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izango ez bagenu?
Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi egingo dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.
ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izango du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta egingo da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.
Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.
Fitxa artistikoa