Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

LA VOZ DE IÑAKI

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Iñaki Otxoa de Olza Seguin alpinistaren testigantza bizia jasotzen duen dokumentala da hau. Ez du bere heriotza kontatzen, bere bizitza baizik. Eta artxiboko materialetik abiatuta egiten du, askotariko iturrietatik berreskuratuta. Aitak bere hitzaldiak grabatu zituen zintak, lagunen argazkiak, irudi zaharrak, familian filmatutako zortzi milimetroko filmak. Material horretatik erreskatatutako Iñakiren ahotsak Nafarroarekin, bere familiarekin eta mendiarekin duen harremanaz hitz egiten digu. Eta, mendiarekin duen harremanaren bidez, ahaleginaz, naturaz, adiskidetasunaz, zoriontasunaz eta heriotzaz hitz egiten digu. Iñakiren ahotsak, bere aurkezpenetan beti bezala, gure kontzientzia akomodatu egiten du, benetakoari begiak irekitzen dizkio eta bizitza esnatzera bultzatzen gaitu.

Ikus-entzunezko emanaldia

AGUR ETXEBESTE!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Ikus-entzunezko emanaldia

KABI BILUZIAK

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek ekoitzi eta zuzendutako dokumental honek INDARKERIA MATXISTAren errealitate latza ezagutzera eman nahi du. Fikzioa, errealitatea, jendearen parte hartzea eta indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak entzun eta ikus ditzakegu. Egileek lan honen bitartez mahai gainean jarri nahi izan dutena zera da: nahiz eta gizartearen gehiengoa indarkeria horren aurka egon, paraitzen segitzen dugula eta lehenbailehen amaitu behar dela. Lan hau modu positiboan bukatu nahi izan dute, herri eta herrialde ezberdinetako jendearen parte hartzearekin, arazo honetatik atera daitekeela erakutsiz, baina hau baino garrantzitsuagoa dena, ateratzearen beharra erakutsiz.

Ikus-entzunezko emanaldia

UDARE ERRALDOIAREN ISTORIO HARRIGARRIA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean.

Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela.

Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da. Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.

Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsapeko Zinema Zikloa Txikientzat

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Txikiziklo saioak
Egunak:
  • Urriak 18, 11:00etan
  • Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
  • Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
  • Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Ikus-entzunezko emanaldia

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ekitaldiaren nondik norakoak
Argazki erakusketa.
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren saioak
Egunak:
- Urriak 18, 11:00etan (ikasleentzat)
- Urriak 19, 19:00etatik 20:30ak arte
- Urriak 25, 10:30ean (ikasleentzat)
- Urriak 26, 19:00etatik 20:30ak arte
Ikus-entzunezko emanaldia

"Basque Selfie"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540ko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko.

Izan ere, euskal kulturan, lau horma baino askoz ere gehiago da “etxea”. 

Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.

 

Ikus-entzunezko emanaldia

"Tor"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Silvia Triguerosek, 42 urte bete berri, ultratraileko probarik gogorrenetako batzuk egin ditu. Tor des Geants 330 kilometroko lasterketa da, 24.000 metro desnibelekoa, Alpeetan, Gran Paradiso Parke Nazionalean eta Mont Avic Parkean barna. Lehen saioan bosgarren izan ondoren, Silvia berriz saiatuko da probaren zailtasunei, batez ere mentalei, aurre eginez.

  • Zuzendariak: Mikel Urresti, Iñaki Urresti
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 40 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

"Aralar, mundua leku den lurra"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz harago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.

Fitxa

  • Ekoizpena: ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkartea
  • Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla
  • Argazki zuzendaria: Iban Toledo
  • Gidoia: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
  • Irudia, edizioa eta etalonajea: Iban Toledo
  • Zuzeneko soinua: Olaia Sanchez, Egoitz Covo, Danel Ciaurriz (Labrit Multimedia) eta Iñigo Azkue
  • Soinu posprodukzioa: Labrit Multimedia
  • Musika: Pello Ramirez
  • Diseinu grafikoa: Arkaitz Barriola
  • Iraupena: 85 minutu
  • Jatorrizko bertsioa: Euskara, gaztelania eta ingelesa
  • Azpitituluak: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
  • Webgunea: www.aralardokumentala.eus
Ikus-entzunezko emanaldia

"Gure oroitzapenak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gure Oroitzapenak egiteko ideia Kubatik bertatik sortu zen. Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa ikus-entzunezkoetara ekartzeko ahalegin bat da. Hamabi zuzendarik hartu dute parte film kolektibo honetan. Hamabi begirada desberdinek osatzen dute filma, zuzendari bakoitzak film labur bana egin baitu. Zuzendarietako bat etorriko zaigu filma aurkeztera.

Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako.

Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura...

Fitxa

  • Ekoizpena: Adabaki Ekoizpenak (Mikel Arredondo Bilbao, Lutxo Egia del Rio, Hibai Castro Egia - ekoizpenak@adabaki.eus)
  • Ekoizpen elkartua: Gastibeltza Filmak (gastibeltza.filmak@gmail.com), Elkar, Zenbat Gara Elkartea
  • Ekoizle eragileak: Hibai Castro, Mikel Arredondo, Lutxo Egia
  • Ekoizle elkartuak: Anjel Valdes, Jusu Martinez
  • Jatorrizko ideia: Angel Azkarraga 'Matxitxa'
  • Jatorrizko testuak: Joseba Sarrionandia
  • Zuzendariak: Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Ane Muñoz, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua
  • Salmentak eta banaketa: Atera Films (info@aterafilms.com)
  • Iraupena: 96 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania, kurduera, portugesa
  • Filmaren webgunea: gureoroitzapenak.adabaki.eus