Izena eman eta liburua jasotzeko azkeneko eguna osteguna da, apirilak 30a
Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, maiatzak 26an gaztelaniazko bigarren literatur solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.
Luis Landeroren El balcón en invierno liburuaren inguruko solasaldia izango da egun horretan, eta Javier Minak egingo ditu dinamizatzaile lanak.
Bertan parte hartu nahi dutenek apirilaren 30era arteko epea izango dute izena eman eta liburua jasotzeko.
Arloa edo saila