KUADRILLATEGI ETA FAKTORIAN PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA IREKITA DAGO

Og, 2025-09-11 16:02

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina. 

Lezoko ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Halaber, Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala.

Izena emateko epea irailaren 22ra artekoa izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. 

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, hurrengo galdetegiak bete beharko dira:

Saioak urriaren 3an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

Arloa edo saila