HERRITARREN ARRETA ZERBITZUKO BULEGOKO TELEFONOA EZ DAGO ERABILGARRI

Al, 2026-06-29 12:21

Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoko telefonoa ez dago erabilgarri, arazo teknikoak direla eta.

Lezoko Udala matxura konpontzen ari da, baina oraingoz HAZ bulegoak ezin ditu deiak egin edo jaso. Herritarrek info@lezo.eus helbidera mezua bidal dezakete edozein galdera edo zalantza argitzeko. 

Herritarren batek beste sailen batekin telefonoz hitz egiteko arazoak identifikatzen baditu, helbide elektroniko berera mezua bidal dezake.

Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei pazientzia eta laguntzagatik. Arazoa konpondu bezain laster bere sareetan jakinaraziko du Lezoko Udalak.