Euskal Herria Plazako garajeetan ur-mozketak egongo dira bihar goizean

Az, 2023-07-26 15:53

Jaizkibel hiribidetik Zubitxo kalea 15era doan sarbidea uztailaren 26tik abuztuaren 11 bitarte itxita egongo da Añarbeko Urak egiten ari den ur hoditeria berritzeko obraren ondorioz.

Horregatik guztiagatik, hondakinen edukiontziak tokiz aldatu dira Zubitxo 6 eta 8 bitarteko gunera, baina obra-lanak bukatutakoan ohiko kokalekura itzuliko dira. Hauek izango dira lekuz aldatzeak eragindako eremuak.

- Jaizkibel Hiribidea: 30, 32, 34.

- Zubitxo kalea: 2, 4, 6, 8,  15, 17, 19, 21.

Aipatutakoagatik ere, Ur horniduraren mozketa egongo da datorren uztailaren 27an goizeko 08:00etatik 13:00etara ondorengo helbidean: EUSKAL HERRIA PLAZA 3 (GARAJEAK).

Berritze lanek sortuko dituzten eragozpenak direla-eta, aldez aurretik barkamena eskatu nahi du Lezoko Udalak.