Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldia, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko.
Frankensteinek sortutako “izakiak” bide ematen dio egileari gogoeta egiteko sormenaz, klonazioaz, zientzialarien lanaz eta erruaz, mamuez, emakume artisten ikusezintasunaz, 36ko gerraren ondorioez. Azken batean, bizitza sortzeko bideek eta bizitza kentzea dakartenek “munstroei” buruzko gogoeta egiteko aukera.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.
Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Ekitaldi mota
Kontzertua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €