Antzerkia

Antzerkia

Bidaia galduak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Orratx! Antzerki Taldearen antzezlana.

Shakespearen eta Lorcaren emakumeek bidaia luze bati ekingo diote, nork bere maleta zaharra hartuta, bizi-esperientziez beterik.

Antzerkia

Artea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Yasmina Reza
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Ramon Agirre, Joseba Apaolaza, Asier Hormaza
Antzerkia

Feminissimas

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kongresu Feminista Vigo hirian. Nerabezaroko hiru adiskide, hainbat urtetan elkar ikusi gabe egon direnak. Hiru adiskide, "feminismoa" ulertzeko oso desberdinak diren hiru modu dituztenak: feminismo erradikala, feminismo liberala eta post-feminismoa. Komedia beltza, oso morea dena.

Multimedia
Antzerkia

Arizona

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.

Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.

Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.

Argudio sinple batekin, AEBk Mexikorekin duen mugara doazen bi gringo, Arizonako estatuan, bere aberria balizko arrotzengandik defendatzeko eta «mugei buruz hausnartzeko», egileak hutsunezko mundu bat asmatzen du, herrialdeen eta gizakien arteko inkomunikaziozkoa, egunero aduana intelektualekin asmatzen dugun absurduaren frisoa.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Juan Carlos Rubio
  • Itzulpena: Kepa Errasti
  • Zuzendaritza: Esteban Roel, Kepa Errasti
  • Eszenografia: Asier Sancho
  • Argiztapena: Alfredo Medina
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Multimedia
Antzerkia

Heisenberg

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ciare Burns, 42 urteko emakume bat, eta Alex Priest, 72ko gizon bat, Londresko Saint Pancras geltokian ezagutuko dira. Atzetik ikusita, Clarek usteko du Alex bere aita dela (urtebete da hil zela) eta eroaldi “absurdo” batean, musu emango dio garondoan. Topaketa berotzaile hori izango da biei bizitza aldatuko dien jalas zoragarri baten hasiera.

Heisenberg lanarekin, Simon Stephensek erakutsi nahi digu zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexioa.

  • Egilea: Simon Stephens.
  • Antzezleak: Ramón Agirre, Naiara Arnedo.
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
  • Zuzendari laguntzailea: Naiara Arnedo.
  • Argiztapen diseinua: David Bernués.
  • Jantzitegia: Ana Turrillas.
Multimedia
Antzerkia

ON DO KO

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

On Do Ko komunitatearekin egindako antzerki-dantza ikuskizuna da.

Auzo-toki bat. Ondoan daudenekin bizi den espazio bat.

Auzoa askotan danborra da, emakumeen giza erritmoa iragartzen duena. Hiriak, bizitzaren zaintzaile handi bat da. Auzoan berrantolatzen da etxeko mugimendu hurbilena, baina askotan hiri handiaren erritmo anonimoak jarraitzen du, begirada pausatzeko denborarik gabe ondoan bizi denaren begietan.

Lan hau inguruan bizi direnekin berriz elkartzen saiatzen da, errutinak ikusezin bihur ez gaitzan!

Arteak badu zeregin sozial eta politiko hori, errealitatea mekanizatu ez dadin astindu, probokatu, zalantzan jarri eta esnatu ahal izatea.

Mafalda Saloio aktore eta sortzaileak zuzenduta, Egia auzoko adinekoekin gorputzaren, ahotsaren, mugimenduaren eta emakumeen bidez lan egitea bilatzen du. artearen eta egunerokoaren arteko topaketa bitxia.

Fitxa

  • Zuzendari artistikoa: Mafalda Saloio
  • Antzezleak: Ascen Jiménez, Carmen Holgado Carmen Medina, Carmen Vals, Conchi González, Consuelo Saenz, Dorita Olcoz, Iñaki Murua, Isabel Fernández, Gloria García, Jesús Torregaray, Mari Cruz Murua, Marisa Santos Maria Paz Lorente, Mikeli García Nubia Ramírez, Maixol Irazusta, Manoli García, Matilde Bullon, Pilar Ortega, Pilar Romea, Pilar Samperio, Ramon Ceresuela, Rosario Alvarez de Eulate, Teresa Alonso
  • Argazkia: Félix San Martín
  • Lantaldeari laguntza: Laura Martín (Plus 55)
  • Argiak: Inma Irazustabarrena

Babesleak: Donostia Lagunkoia, Donostia Kultura.

Informazio gehiago: ON DO KO.

Multimedia
Antzerkia

Olvido Flores

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

1936ko uztailaren 18an, gerra zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren taldea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingots, poesia, zirku eta gerrako istorio bat kontatzen du, oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien pertsona ahaztuei omenaldia izan nahi duena.

Fitxa teknikoa

Testuaren egilea: Estefanía de Paz Asín

Musikaren egilea: Gorka Pastor Yerro

Koreografiaren egilea: Estefanía de Paz Asín

Zuzendaritza: Estefanía de Paz Asín

Musika: Grabada

Antzezlea: Estefanía de Paz Asín

Multimedia
Antzerkia

Zorretan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Amatasuna, zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa.

Amaren gaia zilbor heste luzea da, kilometrikoa, sekula egunerokotasunik galtzen ez duen gaia. Esaerak dio, gainera,  ama bakarra dela munduan, baina nik ama bakoitza mundu bat dela pentsatu nuen paper zuriaren aurrean jarri nintzenean.

Nire zuzendari NIA eta gainontzeko NI GUZTIAK, idazle, aktore, kudeatzaile, emakume, ume, ama, sorgin, animali. Denak aurrez aurre jartzeko aukera eder bat bezala bizi izan dut idazketa sormen prozesu hau.

Emaitza: ZORRETAN / MI DEUDA: 35 urte luzeen ondoren beldurrei aurre eginez, gogoei erabateko askatasuna emanez, eskarmentuaren babes zabalarekin eta bide berriak probatzeko asmoarekin,  sortutako antzerki testua.

  • Egile eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.
  • Interpreteak: Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iñake Irastorza.
  • Soinu maparen diseinua: Xabi Erkizia.
  • Argien diseinua: Xabi Lozano.
  • Diseinu grafikoa: Santos Bregaña.
  • Promozio bideoak: Acrónica producciones.
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa.
Multimedia
Antzerkia

Orratx Txiki

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kurtso bukaerako emanaldia eskainiko du Orratx! Txiki antzerki taldeak.

Antzerkia

Zepo Zapo

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. “Gaiztoa” bestea da. Bera da arrotza eta kanpotarra. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?

Keinu bidezko ikuskizuna, familientzako, edozein gerraren istorioa kontatzen duena. Beno, gerra batean protagonista direnenen istorioa. Emoziotik eta eszenaren egiatik sentsibilizatu nahi du, telediarioen pantailaren hoztasunetik erabat aldenduta.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Itziar Fragua, Nerea Martínez (Maite Bayón)
  • Eszenografia: Markeliñe
  • Argiztapen: Paco Trujillo
  • Jantziak: Marieta soul
  • Musika: Jim Pinch
  • Koordinazioa: Iñaki Egiluz
Multimedia