Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eta Eskola Kirol Egokituko ikasturteko programak aurkeztu dituzte
2023-24 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kirola programaren aurkezpena egin da.
2023-24 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kirola programaren aurkezpena egin da.
2023-24 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kirola programaren aurkezpena egin da.
13 herri zeharkatuko ditu Euskaraz barra-barra kanpainaren ihes-gela ibiltariak
Erabilien eta eskuragarrien diren sendabelarrei buruzko ikastarotxoa emango die Nekane Martiarena aditu oiartzuarrak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan.
Oarsoaldea eta eskualdeko udalak, azken hamarkadetan, Oarsoaldeko hiri-ekonomiako sektoreetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) euskara sustatzeko garatu diren estrategia eta ekimenen balorazioa burutzen ari dira.
Herri hezitzaileak sustatzeko helburua duen Oinherri elkarteak udazkeneko jardunaldia antolatu du urriaren 28rako Oñatin.
Ikur berria Eusko Jaurlaritzak sortu eta Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera sustatu dute, eta izaera bateratua eta iraunkorra izango du.
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak jarri du martxan, GARAPEN elkartearekin elkarlanean
2023aren abiaburuan ekin zitzaion “Hizkuntzak kudeatzen” proiektuari, eta une honetan, bigarren faseari helduko zaio. EAEko bost garapen agentziarekin egingo den esperientzia pilotua enpresetan hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun elementu gisa lantzearekin dago lotuta
Herritar etorri berriei euskarara hurbil daitezen gonbita egiteko sentiberatze lanketa abian da
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Arditurribideberdea.eus webgunea egin da alde batetik, 4 hizkuntzatan, Bide Berdearen interes-gune nagusiak biltzen dituelarik, Arditurriko meatze gunea bisitatzeko sarrerak erosteko aukera barne. Bestetik APP bat, bide berdean zehar joateko gida birtuala eta familientzako joko interaktibo bat dituena, bide berdea modu ludiko eta dibertigarrian zeharkatzeko.
Bigarren programa honek hiri ekonomia izango du ardatz, eta Goiatz Adurizen (Papurrak Ogi eta Goxo Faktoria) eta Karina Corroren (Taquería Txiki Tako) testigantzak jasoko ditu.
2022. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren bosgarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.
Ikasturtean zehar eskola kirolera joateko mugikortasun jasangarriko bitartekoak erabili dituzten ikastetxe eta ikasleak saritu dituzte Koldo Mitxelena ikastetxean egindako ekitaldi batean.
Euskal Herriko jai edo festetan ohikoen diren dantza pausoak irakatsiko dizkiete Axuri Beltza kultur elkartekoek
Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Kuadrillategiko DBH-3ko eta eta 4koen Kuadrillategi Gaua izeneko gau-festa egin zen Lezoko Karlos Saldise plazako, estalpean.
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Joan zen igandean, apirilak 23, Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategin dabiltzan DBH-1eko eta 2ko 150 gazte Igantziko Irrisarriland abentura parkean izan ziren.
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren bostgarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. 2016an hasitako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean.