Lezoko Udalak herritar denei gogorarazten die 2012ko tasa eta zergetan hobariak jasotzeko eskaera egiteko garaia dela. Izan ere, hobariak eskatzeko epea ostiral honetan, urtarrilaren 20an, amaituko da.
Interesa duten herritarrek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, udaletxeko harrerara jo edo telefono zenbaki honetara dei dezakete 943 52 46 50.
Orain arteko eskaerak
Gaurko eguna arte, 38 lagunek egin dute hobariak jasotzeko eskaera. Horretarako, hobaria jasotzeko eskubidea duela iruditzen zaion herritarrak honako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu udalean:
- Bizikidetasun ziurtagiria
- Diru-sarrerak justifikatzeko, azken errenta-aitorpen konpultsatua aurkeztu beharko da. Familiako kide guztien diru-sarrera guztiak hartuko dira kontuan, hala nola, soldata, pentsio, alokairu edo beste edozein kontzeptugatik jasotzen diren sarrerak.
Behin eskaera-epea amaitutakoan, udaletxeko ogasun-zerbitzuak aztertuko du ea jasotako eskaerek baldintza guztiak ondo betetzen dituzten, baita bakoitzari zein hobari dagokion ere. Eskaera egin duen herritar bakoitzari jakinaraziko zaio bere kasua zertan geratzen den.
Arloa edo saila