Lezoko Udaleko ongasun-sailak aztertu ditu 68 herritar eta familiak 2012ko zerga eta tasetarako hobari-eskaerak. 68 eskaeretatik 45 eskaera ontzat eman ditu, beste 3tan dokumentazioa falta da eta 20 atzera bota dira, baldintzak ez betetzeagatik.
Ontzat eman diren eskaeretatik, 24k % 90eko hobaria jasoko du 2012ko zerga eta tasetan, 12k % 75eko, 5k % 50eko eta 4k % 25eko.
Eskaera egin duten herritarrek, datozen egunetan jasoko dute jakinarazpen ofizala.
Neurri hauekin, udalak egoera zailenean dauden herritarrak lagundu nahi ditu.
Arloa edo saila