Beharrezko dokumentazioa aurkezteko azkeneko eguna otsailaren 20a da
Lezoko Udalak argitaratu ditu ura, zaborra, estolderia, musika eskolako eta kiroldegiko tasak ordaintzeko hobariak. Eta sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula argitaratu du:
Ezarpen arauak, berriz, honako hauek dira:
- Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
- Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
- Eskaerak otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira, jarraian zehazten den dokumentazioarekin:
- Bizikidetasun ziurtagiria.
- Soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreraren egiaztagiria –diru sarrerak justifikatzeko ondorengoa aurkeztu behar da: azken errenta aitorpenaren kopia konpultsatua, eta aitorpena egiteaz salbuetsia egonez gero, dagokien diru sarreren ziurtagiriaren fotokopia konpultsatuta–.
Arloa edo saila