Datorren asteartean izango da, 19:30ean kultura aretoan
Lezoko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak deituta, datorren asteartean, hilak 8, Festa Batzordearen bilera egingo da kultura aretoan. 19:30ean hasiko da, eta gai ordena lau puntu hauek osatuko dute:
- Aurreko aktaren onarpena
- 2013ko Santakrutzetako balantzea
- Gabonetako prestaketa lanen hasiera
- Proposamenak
Santakrutzak 2013ko egitaraua prestatzen aritu diren talde guztiak gonbidatu dituzte balorazio bileran parte hartzera. Era berean, Gabonetako programazioaren prestakuntzan aritu nahi duten taldeak gonbidatuta daude.
Arloa edo saila