Erregistro Zibilen pribatizazioa, Mate polizia operazioa eta Hassanna Aalia izan dira hizpide
Atzo arratsaldean Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Bertan, EH Bilduko sei zinegotzik eta EAJko hirurek parte hartu zuten –PSE-EEko zinegotzia ez zen bertaratu–. Gai-zerrendarekin hasi aurretik, EH Bilduk urgentziazko mozioa aurkeztu zuen Hassanna Aaliari asiloa ematearen aldekoa –aho betez onartu zen–.
Jarraian, 2014ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartu, alkateak egindako aurrekontu aldaketen kontu eman eta kontuhartzaileak aurkeztutako txostenak aurkeztu ziren.
Osoko Bilkuran landu ziren gaiak puntuz puntu: