Bukatu dira seinalizazioa eta argiztapena hobekuntza lanak
Pasa den urteko abenduan, Lezoko Udalak, Altzateko biribilgunean seinalizazioa eta argiztapena hobetzeko lanak hasi zituen. Gaur gaurkoz hobekuntza lanak bukatuta daude eta orain ibilbidea seguruagoa da oinezkoentzat.
Altzateko biribilguneko arriskuak saihesteko helburuarekin, batetik, zebrabideen seinalizazioa hobetu da, eta bestetik, argiztapena hobetu. Momentuz, behin-behineko neurria da, eta Lezoko Udalak 17.973,29 euroko inbertsioa egin du.
Arloa edo saila