Irailaren 21ean goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, irailak 21, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko irailaren 15ean egindako Tokiko Gobernu Batzarreko akta onartzea (Akta onartzea).
- Kabitte 4ko A5 partzela barneko birpartzelazioa behin betikoz onartzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Zubitxo kaleko 23, 25, 27, 29 eta Arretxene kaleko 1,2 eraikinen fatxadak eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Haurtxo Haur Eskolako Guraso Elkarteari 2015-2016 ikasturterako dirulaguntza emateko proposamena (Kultura).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila