Talde politiko guztiek aho batez onartu dute
Atzo arratsaldean oporren osteko lehenengo Ohiko Osoko Bilkura egin zen Lezoko Udaleko areto nagusian. Gai zerrendan zortzi puntu: lehenengoan, 2015eko ekainaren 13ko, uztailaren 16ko eta uztailaren 30eko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartu ziren. Jarraian, talde politiko ezberdinek aurkeztutako mozioak aztertu ziren.
- Bigarren –Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa: Errefuxiatuen Krisi Humanitarioaren inguruan– eta bosgarren mozioak –EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Europako Herrialdeetarako inmigrazio fluxuari buruzkoa– Andoaingo Udalak onartutako deklarazio instituzionalagatik ordezkatu zuten. Onartuta aho batez. Bertan, besteak beste, Lezo babes-hirien sartzea jasotzen da.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruzkoa. Onartuta EAJren eta PSE-EEren botoekin; EHBILDUk aurka bozkatu zuen.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Askapenari buruzkoa. Onartuta EAJren eta EHBILDUren botoekin; PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Euskal Herriko emakumeen mundu martxaren ingurukoa. Onartuta aho batez.
Arloa edo saila