Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, urriak 5, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko irailaren 21ean egindako bilkuraren akta onartzea (Akta onartzea).
- DISOLARE S.L.ri lehen erabilera baimena ukatzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Donibane kaleko 7.an igogailua jartzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- Juan Ramon Michelenari, CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, S.L. enpresaren izenean, HIE 4 Kabitte eremuko B5 lursailean 18 etxebizitza eta garaje eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- 2015ko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak emateko proposamena (Kirolak).
- D15/00910 alkate dekretua berrestea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
-
Galde eskaerak.
Arloa edo saila