Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan
Datorren astelehenean, urriak 19, Tokiko Gobernu Batzarra egiteko deialdia luzatu du Kepa Garbizu Azkue alkateak. Goizeko 8:30ean hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.
Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:
- Egoki irudituz gero, 2015eko urriaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea (Akta onartzea).
- Eskolako garraio zerbitzua urte betez luzatzeko proposamena (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak).
- 2015-16 ikasturteko ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzua esleitzea (Kultura).
- Euskara ikasteagatik bekak onartzea (Euskara).
- 2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia (Kirolak).
- Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta Delegatuak).
- Galde eskaerak.
Arloa edo saila