ASTEBURUAN EMAKUME BAT ERASOTU DUTE LEZO ETA ERRENTERIA ARTEAN

Al, 2024-12-09 12:35

Gertakari larri hori dela-eta, Lezoko Udalak bat egiten du Lezoko eta Oreretako mugimendu feministak egindako gaitzezpen deialdiarekin:

- Lezo-Errenteria Renfeko geltokian abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan

Erasoa dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela eta irmoki gaitzesten dugula gertatutakoa.
Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu,  emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Era berean, erasotuari eta haren familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila