Elikaduraren industriako enpresentzako jardunaldia

Og, 2016-11-24 09:58

Gipuzkoako sei garapen agentziek (Oarsoaldea,  Tolosaldea Garatzen, Debegesa, Beterri-Buruntza eta Urola Kostako Udal Elkarteak) jardunaldia antolatu dute, elikaduraren industriako enpresentzat. Jardunaldia izango da abenduaren 1ean, 9:30etik 12:00etara, Tolosako Lehiberri Zentroan (Apatterreka industrialdea, Tolosa).

Gipuzkoarentzat nekazaritza eta elikaduraren industria sektore estrategikoa dela ikusita, Gipuzkoako eskualdeetako garapen agentziek 2016an “Elikaduraren Industriako Poloa” izeneko ekimena jarri du martxan, sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Ekimenaren helburua da, batetik, elikaduraren industriako enpresa eta eragileen jarduna eta estrategiak ezagutzea eta partekatzea eta, bestetik, gune bat sortzea, elkarrekin sektore horren lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko.

Hori dela eta, ekimena bideratzen ari diren garapen agentziek (Oarsoaldea, Debegesa, Tolosaldea Garatzen, Donostia-Beterri eta Urola Kostako Udal Elkarteak) antolatu duten jardunaldira gonbidatu nahi dituzte sektoreko enpresak, ekimena eta lortu diren emaitzak ezagutu eta elikaduraren sektoreko enpresek (Gipuzkoako eskualde ezberdinetakoek) elkar ezagutzeko.

Orain arte egindako lanak (horren berri jardunaldian xehetasunez emango dugu) bi fase edo urrats nagusi izan ditu:
• 1. urratsa: eskualde bakoitzeko elikaduraren industriako balio katea identifikatu eta balio kate horretako enpresen behar eta eskaerak zehaztu.
• 2. urratsa: Balioa eransteko proposamena, kudeatzeko eredua eta zerbitzuaren definizioa.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea, eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.

Jardunaldia doakoa da. Aurrez izena eman behar da.

Argibideak jasotzeko jarri harremanetan zure eskualdeko garapen agentziarekin:

OARSOALDEA                                  

943 494 129

enpresa@oarsoaldea.eus

BETERRI-BURUNTZA                       

943 204 221

ekinean@andoain.eus

TOLOSALDEA GARATZEN               

943 654 501

lehiberri@tolosaldea.eus

DEBEGESA                                         

943 820 110

pymes@debegesa.eus

UROLA KOSTA                                  

943 890 808

enpresa@urolakosta.eus
 

Arloa edo saila