Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Julen Portillo, tiktoker eta influencer gaztea, izango da maiatzaren 12an Errenteriako gazteekin eta 19an Lezokoekin.
Bestetik, Sua Enparantza aktore eta dantzari gazteak Pasaiako gazteak bisitatuko ditu hilaren 12an, eta Oiartzungoak 26an.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.